Info
Euskadi irratian, orain gogoratzen dudala behintzat, bitan elkarrizketatu naute Bob Marley-ren inguruan. Lehenengoa 2002. urteko abenduan izan zen, Txalaparta argitaletxearekin liburua kaleratu eta gutxira. Arratsaldeko magazinean izan zen, Lauretan Babel izenekoan (barkamenak aurkezlearen izena ez gogoratzeagatik eta eskerrik asko elkarrizketagatik).
Hauxe elkarrizketa:
Bigarren aldia berriz, urte batzuk beranduago 2011. urtean izan zen. Euskadi Irratiko Faktoria saioan Bob Marleyren jaiotzaren 30. urteurrenaren aitzakipean. Beste gonbidatuen artean, Unai Fresnedak Kafe antzokian antolatutako festaz, Nagore Telleria kazetariak Bob Marleyren ustezko filmari buruz, eta ni neu, Bob Marleyren bizitzari buruzko ausnarketa azkar batekin. Eskerrik asko Faktoria saioko Manu Etxezortu, Nagore Telleria, Kaitin Allende eta Ainhara Zuazabeitiari :-)
Hauxe elkarrizketa: